Gurea esfortzuz eta lanaz betetako ekintzailetasun historia txiki bat da.

Jatorria:

1926an Don Jaume Almirall Olivella jaio zen Villafranca del Penedés-en. 5 urte zituela, familia Sant Sadurni d´Anoia-ra bizitzera joan zen. Ofizioz, nekazaria eta gurdigilea zen bere aitak, “Les Rovires” inguruko mahastiak alokatu  zituen eta hauen laborantzari ekin zion. Honela, bizi ziren Diputazio kaleko etxe azpiko bodega txikian, ardoa egiten hasi zen.

Cavazko lehenengo botilak:

1950. urtean, gazte eta ekintzailea zen Jaumek, berak landutako mahastietatik ateratako uzta erabilita, lehenengo cava tirada atera zuen. Lanbidea Cavas Garmonan ikasi zuen, bertan egon zelako lanean ikasketak bukatu eta 70. hamarkada ingururaino. Urte guzti hauetan, bere Cavas Garmonetako lana eta bere mahastien laborantzako lanak uztartu zituen.

Cava txiki baten finkatzea:

1980. urtean, bere bodega txikiko cavaren ustiaketak hartutako tamainaren ondorioz, Cavas Garmoneko lana utzi eta bere mahastietarako lanari ekin zion. Apustu hau egiterakoan,1958an ezkondu zen eta familiaren hezkuntza eta cavaren handitze prozesua uztartu zituen bere emazte Pilarren laguntza ezinbestekoa izan zen.

Lan onaren errekonozimendua:

Urte gutxitan familiako jarduera nagusia bihurtu zen. Hasierako bezero-lagun taldea poliki-poliki handitzen joan zen eta honela orduko  familiako bodega  txiki hartan egiten ziren botilak  Kataluña eta Españako txoko guztietara iristen hasi ziren. Botila batzuk ere munduan zehar ibili dira, Shangai bezalako hiriburuetara iritsiz.

Oraina:

Gaur egun, bere semeek gure aitonaren mahastien laborantzan jarraitzen dugu, txikitatik etxean bizitako esperientziak eta gure aitak erakutsitako grin eta baloreak ahaztu gabe. Funtsean, egunerokotasunera egokitu garen arren, 1950eko prozesu berbera mantentzen da.

Histori txiki hau egi bihurtzeko,urte guzti hauetan  ezinbestekoa izan da bezero eta lagunen fideltasun eta estimua. Jaume eta Pilarrek egindako esfortzu eta  dedikazioari esker ona adieraziz eta historia honek aurrera jarraitu dezan lagunduz.